XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oindiño oraintsu, Bilbao`n, esaterako, izlari bikain ark San Anton elizan, 1733`garren urtean, Espaiña`n Jesus`en Biotzari buruz lendabizi egiñiko itzaldia euskeraz zigurren ementxe izan zala-ta, esker ona erakutsi nairik, 1957`an San Anton`go elizpeko orman arri luzanga bat jarri zan, idazpuru onekin:

Bilbao`n etzan luzaro bizi izan.

Alere, Ander deunaren Ikastetxean gramatika irakasten zegolarik, bere giza-jokabide gozoz guztiz ezaguna egin zan.

Izlari bezela saio bikaiñak zegizkin, eta oso txalotuak ziran bere iganderoko itzaldiak, baita or-emen ematen zitun mixio ta gogo-jardunak ere.

Irurogei bat eman omen zituan Bilbao`n.

Aipatu deguna, au da, Kristo`ren Biotz gurgarriatzazkoa, Korpuzti zortzigarren egunean zan, Bilbo`ko jairik aundienen barruan.

Urte aietako Euskalerri osoak ikusi zuen, beti kementsu, Kristo`ren fede-azia ereiten.

Etzun geldi egoterik, eta ainbat on ekarri zion euskal gogoari.

1767`an, Karlos III`garrenak, Jesus`en Lagundia Espaiña`tik botatzea erabaki zuen; eta arrezkero, iru urtez, or ibilli zitzaugun alderrai.

Azkenik, erbesteratua, Balonia ondoan il zan, bere Euskalerri maitera begira.

Zeinbat olako ez ote da izan euskal apaiz eta prailleen artean?.

Erriarenganako maitasunez urte ta arnasik onenak eman ondoren, zenbait alditan ibilli bear izan dute, odol-jario!.

ERRIARI KULTURA ESKEINKA

Aita Kardaberaz`ek badu beste alderdi eder bat ere.

Etzun erlijio alorrean bakarrik lan egin, garai artako beste apaiz eta praille askoren antzera.

XVIII`garren mendeko euskal idazle jatorren artean Larramendi, Mendiburu, Ubillos ta abar ezta bere irudia txiki gelditzen.

Liburu asko idatzi zitun, gipuzkeraz geienak eta banaka batzuk bizkaieraz; (...).